Ikaslearen lorpenak, arrakasta eta gogobetetzea jomuga. Ikaslearen etapa bakoitzean, aurrerabidea bermatuz. Etapak lotzen dituen hezkuntza-prozesu integrala. Ikaslearen bidea, bidelaguntza etengabearekin. Ikasle bakoitzaren bilakaera etengabea eta pertsonalizatua. Euskara ardatz, hizkuntza-aniztasuna bultzatuz.
Inspiratzaileak, gertukoak eta erronkazaleak gara. Horrela konfiantzazko ingurune bat eraiki dezakegu. Bertan, ikasle bakoitza, bere gaitasunak erabat gauzatzeko babestuta senti dadin.
Ikaskuntzarekiko grina landuz. Konfidantzazko harremanak eraikiz. Ikasleei, aurrera egiteko behar dituzten tresnak lortzen lagunduz. Ama Guadalupekoa ikastetxean pertsonengan sinisten dugu, norbanakoak ahalduntzen ditugu, mundu hobea lortzen nabarmen lagun dezaten.
01. Ikaslte profila eta gaitasunak garatzea
Ikasle bakoitzak bere bertsiorik onena lor dezan sustatzen dugu, etapa bakoitzaren premietara egokituz.
02. Autonomia eta helduarora bidea lantzea
Ikasleak protagonismoa har dezan bultzatzen dugu, erabakiak hartzeko gaitasuna eta bizitzako erronkei aurre egiteko tresnak lor ditzan.
03. Arreta pertsonalizatua eskaintzea
Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako hezkuntza-planak aplikatzen ditugu, norberaren hazkuntza eta ikaskuntza prozesua gidatuz eta bideratuz.
04. Ongizate emozionala lehenesten dugu
Neurozientzian eta adimen emozionalean oinarritutako metodologiak baliatzen ditugu. Errendimendu akademikoa bermatzeko oreka emozionala behar baita.
05. Errendimendu akademikoa eta gaitasun pertsonalak uztartzen ditugu
Ikasle profilaren eta gai- tasunen arabera helburu akademiko eta pertsonalak ezartzen ditugu, lorpenak eta arrakasta bermatuz.
06. Etapaz etapa, ikaslea osotasunean gara dadin bermatzen dugu
Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitartean, garapen akademikoa, psikosoziala eta emozionala uztartzen ditugu, ikaslea bere potentziala erabat gauza dezan.
Etorri eskola ezagutzera!
Zatoz Ama Guadalupekoa ezagutzera eta ezagutu hurbileko hezkuntza-proiektu bat, balioen eta ikaskuntza errealaren ingurukoa. Zure zain gaude elkarrekin ikasten eta hazten ikus dezazun.