Pribatutasuneko eta datu pertsonalak babesteko politika
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Ama Gualupekoa Ikastetxea da arduraduna; G-R-2000050A du IFK zenbakia, eta helbide honetan du egoitza: Bidasoa kalea 11 Hondarribia 20280.
Nola eskuratu ditugu zure datu pertsonalak?
Bide hauetatik eskuratu ditugu zure datu pertsonalak: (i) publikoaren eskura dauden iturrietatik eta (ii) zuk aurrez Ama Guadalupekoa Ikastetxearekin izan dituzun harremanen bitartez edo gaur egun gure erakundearekin dituzun harremanen bitartez, langile edo erakusketaria zarelako; azoka, kultura-ekintza, biltzar edo bestelako ekitaldi batzuetara bertaratu zarelako; ondasun edo zerbitzuen hornitzaile zarelako, edo gure jarduerari buruz informazioa bidaltzeko eskatu duzulako.
INPRIMAKIAK
Baliteke inprimaki fisikoen bidez edo Ama Guadalupekoa Ikastetxearen web-orriko inprimakien bidez eskuratzea edo eskuratu izana datu horiek..
SARE SOZIALAK
Gero eta ohikoagoa da sare sozialak erabiltzea eta, ildo horretan, sare gehienetan presentzia du Ama Guadalupekoa Ikastetxeak. Zurekin harremana izateko beste bitarteko bat da.
Batzuetan, online eta publikoaren eskura dagoen informazio pertsonala barne hartzen du sare sozialen bidez biltzen dugun informazioak. Beti ziurtatzen dugu erabilitako informazio guztia dagokion iturriarekin lotzen dugula, edo anonimo bihurtu dugula.
Litekeena da sare sozial horiek beren pribatutasun-politikak edukitzea, eta haien bidez azalduko dizute nola erabiltzen eta partekatzen duten zure informazio pertsonala. Sare sozialak erabili aurretik pribatutasun-politikak kontuz berrikusteko gomendatzen dizugu, zure informazio pertsonala biltzen eta partekatzen den moduarekin ados zaudela ziurtatzeko.
WEBGUNEA
Gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaile guztiei buruzko informazio pertsonal mugatua eta estatistika orokor izengabeak biltzen eta biltegiratzen ditugu, dela zuk aktiboki jakinarazi diguzulako informazio hori, dela gure webgunean nabigatzen ari zarelako, besterik gabe. Biltzen dugun informazioak barne hartzen ditu, besteak beste, erabiltzen duzun gailuaren Internet protokoloaren (IP) helbidea, nabigatzeko erabiltzen duzun programa, zure sistema eragilea, zer egunetan eta ordutan sartu zaren, zer webguneren Internet helbidetik sartu zaren gure webguneetara eta nola erabiltzen duzun gure webgunea.
Gure webgunea zenbat denboran kargatzen den, nola erabiltzen den, zenbat bisita jasotzen dituen eta erabiltzaileentzat informazio mota erakargarriena zein den jakiteko baliatzen dugu informazio hori. Horrez gain, lagungarria da webguneak behar bezala funtzionatzen duen identifikatzeko eta, funtzionamenduan akatsik edo errorerik hautematen badugu, horiek konpondu eta gure webgunearen errendimendua hobetzeko, horrenbestez, erabiltzaile guztiei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.
Informazio hori cookie bidez biltzen dugu; gehiago jakin nahi baduzu, cookieen politika kontsulta dezakezu, Ama Guadalupekoa Ikastetxearen webgunean..
ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?
Datu hauek tratatuko ditugu, aurrerago azalduko ditugun legezko xedeetarako:
Zurekin harremana izateko behar diren datuak:
Izena
Abizenak
Helbide elektronikoa
Telefonoa
…
Jakinarazten dizugu, halaber, tratatu egingo ditugula zuk etorkizunean Ama Guadalupekoa Ikastetxearekin dituzun harremanetan eta interakzioetan borondatez ematen dizkiguzun datu gehigarriak ere, sare sozial baten edo beste aplikazio baten bitartez ematen dizkiguzunak barne.
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Gure xede soziala betetzeko; hau da, azokak, erakusketak, biltzarrak, kultura-ekintzak eta bestelako ekitaldiak antolatu eta kudeatzeko Irungo Ama Guadalupekoa Ikastetxea azoka-barrutian eta, zehazki, honetarako:
Ama Guadalupekoa Ikastetxearen jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko, SMS bidez, telefonoz, posta arruntez nahiz posta elektronikoz, baita gure harremana amaitu eta gero ere, interesdunak aurkakoa adierazi ezean.
Ama Guadalupekoa Ikastetxeak kudeatutako azoka-barrutian egiten diren ekintza edo ekitaldietara gonbidatzeko.
Gogobetetze-inkestak egiteko.
Horrez gain, zure datuak tratatzen ditugu aurrez parte hartu duzun jarduera edo ekimenen antzekoei buruzko sustapen-jakinarazpenak bidaltzeko, baita bitarteko elektronikoen bidez ere.
Interesdunak aurka egin diezaioke halako sustapen-jakinarazpenak jasotzeari, orain edo beste edozein unetan, mezu elektronikoa bidaliz helbide elektronikora edo eskabide bat bidaliz gure posta-helbidera, guztia ere DATUEN BABESA erreferentziarekin.
Zer dela-eta trata ditzakegu zure datu pertsonalak?
Ama Guadalupekoa Ikastetxearekin harremana baduzu erakusketaria zarelako, bertaratu zarelako edo zerbitzuak ematen dituzulako, zilegi dugu zure datuak tratatzea, harreman horien ondoriozko kontratu-betebeharrak betetzeko beharrezkoa baita.
Parte hartu duzun Ama Guadalupekoa Ikastetxeako jarduera edo ekimenen antzekoei buruzko informazioa bidaltzeko ere trata ditzakegu zure datu pertsonalak, gure erakundearen interes zilegia baita eta indarrean den araudiak horretarako baimena ematen baitu.
Inprimakietan eskatutako datuak, oro har, ezinbestekoak dira (dagokion eremuan aurkakoa adierazi ezean) aurreko atalean zehaztu diren helburuak –gure xede sozialari dagozkionak– betetzeko. Beraz, ez badira ematen eskatutako datuak edo ez badira zuzen ematen, ezingo ditugu bete xede horiek.
Noiz eta zergatik jakinaraz diezazkiekegu zure datuak hirugarren batzuei?
Zure datuak jarraian adierazitako hartzaileei laga diezazkiekegu, jarraian azaldutako arrazoiengatik:
Administrazio publikoei: Ama Guadalupekoa Ikastetxeak, bere jarduera dela eta, bete behar dituen lege-betebeharrak betetzeko.
Hirugarren batzuei, ezinbestekoa bada horiek lagatzea borondatez parte hartzen duzun jardueren ondoriozko betebeharrak betetzeko.
Hornitzaileei, Ama Guadalupekoa Ikastetxeak haiekin kontratatu dituen zerbitzuak emateko zure datuak behar badituzte. Ama Guadalupekoa Ikastetxeak beharrezko eta araudiak xedatutako kontratuak sinatu ditu haiekin, konfidentzialtasunari eta datu pertsonalen tratamenduari dagokienez, zure pribatutasuna babesteko.
Etorkizunean zure datu pertsonalak lagatzen baditu Ama Guadalupekoa Ikastetxeak, behar bezala jakinaraziko dizugu.
Nazioarteko datu-transferentziarik egiten dugu?
Ama Guadalupekoa Ikastetxeak zerbitzuak kontratatu ditu Europakoaren pareko araudia duten herrialdeetako hornitzaile teknologikoekin. Hornitzaile horiek beharrezko kontratuak sinatu dituzte konfidentzialtasunari eta datuen tratamenduari dagokienez, eta zure pribatutasuna zaintzeko berme eta babes guztiak aplikatzen dituzte.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Zuk Ama Guadalupekoa Ikastetxearekin duzun harremanak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak, eta edozergatik dela ere harreman hori amaitu eta gero, legearen arabera aplikatzekoak diren preskripzio-aldian zehar. Hala bada, legez nahiz kontratuz ditugun betebeharrak bete ditugula egiaztatzeko besterik ez dira tratatuko. Preskripzio-aldia amaitu eta gero, zure datuak ezabatuko edo, bestela, anonimo bihurtuko dira.
Zer eskubide dituzu?
Sarbidea izateko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramangarritasunerako, tratamendua mugatzeko eta/edo hari aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, gorago adierazi diren posta-helbidearen eta helbide elektronikoaren bidez.
Hauek dira eskubide horiek:
- SARBIDE ESKUBIDEA: Ama Guadalupekoa Ikastetxean zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakin nahi baduzu, horri buruzko baieztapena jasotzeko eskubidea duzu, baita Ama Guadalupekoa Ikastetxeak zuri buruz dituen datu pertsonaletara sarbidea izateko ere.
- ZUZENTZEKO ESKUBIDEA: Zure datu pertsonalak oker badaude Ama Guadalupekoa Ikastetxeak horiek zuzen ditzala eskatzeko eskubidea duzu, baita, osatu gabe badaude, horiek osa ditzala eskatzekoa ere.
- EZABATZEKO / AHAZTUA IZATEKO ESKUBIDEA: Zure datu pertsonalak ezaba daitezela eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jadanik ez direnean beharrezkoak horiek biltzea eragin zuen xederako.
- MUGATZEKO ESKUBIDEA: Datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko eskubidea duzu; hala egiten baduzu, erreklamazioak baliatzeko edo haietaz defendatzeko soilik erabiliko ditugu.
- ERAMANGARRITASUNERAKO ESKUBIDEA: Eskubidea duzu zure datu pertsonalak formatu egituratuan jasotzeko, eta formatu hori erabilera komunekoa eta mekanikoki irakurtzeko modukoa izateko; datuak beste tratamendu-arduradun bati helarazteko, tratamenduaren oinarria baimena edo kontratu bat bada; eta hori guztia bitarteko automatizatuen bidez gauzatzeko.
- AURKA EGITEKO ESKUBIDEA: Aurka egin diezaiokezu Ama Guadalupekoa Ikastetxeak, interes publikoa nahiz zilegia harturik oinarri, zure datu pertsonalak tratatzeari. Hala egiten baduzu, zure datuak tratatzeari utziko dio Ama Guadalupekoa Ikastetxeak, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak baditu edo erreklamazioak baliatzeko edo haietaz defendatzeko beharra badu.
Halaber, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo zure pribatutasun-eskubideak urratzen dituela uste baduzu, erreklamazioa jar dezakezu:
Gure erakundean, adierazitako posta-helbidearen edo helbide elektronikoaren bidez.
Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, haren egoitza elektronikoaren edo posta-helbidearen bidez.