Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Juana Cortésen “Maimón ojos azules” liburua irakurri zuten irakaslearekin. Asko gustatu zitzaien eta bururatu zitzaien Juana Hondarribikoa denez, esker oneko gutun bat eta eskaera bat bidaltzea: Maimonen begi urdinen bigarren zatia idazteko. Gutunarekin batera, liburuko marrazkiak ere bidali zituzten.
Juanak berehala erantzun zien, detaileagatik eskerrak ematen, gutun bat eta opari handi bat bidali zizkien: LIBURU BAT.
Garrantzitsuena izan da ikustea gaur egun, zorionez, ikasleak izugarri hunkitu zirela opariarekin, LIBURUAREKIN.
Eskerrik asko Juana Cortési zure eskuzabaltasunagatik.