Zatoz Ama Guadalupekoa Efektua ezagutzera

Hezkuntza, ikasle bakoitzaren bertsiorik onena lortzeko bidaia eraldatzailea delakoan gaude. Bakoitzak bere lorpenak eskuratzeko, arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzeko, eta benetako gogobetetzea sentitzeko bidaia. Datorren larunbatean, urtarrilaren 18an, gure ateak irekiko ditugu Ama Guadalupekoa Efektua bertatik bertara ezagutu dezazun.

Ama Guadalupekoa Ikastetxean, ikastetxe bat aukeratzea familia bakoitzarentzako erabaki garrantzitsua dela ulertzen dugu. Ate irekien jardunaldia familiek gure egunerokotasunean nola lan egiten dugun ezagutzeko aukera izango da. Larunbat honetan, urtarrilak 18, 10:00etatik aurrera, hemen egongo gara gure instalazioak erakusteko, gure irakasleekin hitz egiteko eta eskaintzeko dugun guztia familiekin partekatzeko:

  • Sormena, ikaskuntza aktiboa eta ongizatea sustatzeko diseinatutako gelak eta espazioak bisitatu.
  • Gure hezitzaile-taldearekin hitz egin. Gustura azalduko dizugu nola integratzen ditugun gure metodologia aktiboak egunerokoan.
  • Euskara lehentsiz, ingelesa eta frantsesa barne hartzen dituen hizkuntza proiektu baten bidez, gure hezkuntza-eskaintza (1 urtetik 18 urtera) ezagutzea.
  • Lantzen ditugun proiektu berritzaileak ezagutzea, hala nola IKKI, 1×1 proiektua edo curriculumetik kanpoko gure jarduerak, robotikatik hasi eta atletismoraino.
  • Gure ikasleen garapen akademikoa, emozional eta soziala nola uztartzen ditugun ezagutu. 

Eman izena!

Eguna: larunbata, urtarrilak 18
Ordua: 10:00etatik aurrera
Lekua: Ama Guadalupekoa Ikastetxea, Hondarribia
Hitzordua hartu: www.amaguadalupekoa.net webgunean edo 943 64 10 16 telefonoan.

Ezin duzu larunbatean etorri?

Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ditugu familien agendara egokituz, ikastetxea zuen erritmora ezagutzeko aukera izan dezazuen, gure instalazioak bisitatu eta zalantza edo galdera guztiak argitzeko.

Haziz ikasi, ikasiz hazi

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, ikasleen garapen integrala bermatzen duen hezkuntza-prozesu koherentea eskaintzen dugu. Bakoitzak bere lorpenak eskuratzeko, arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzeko, eta benetako gogobetetzea sentitzeko bidaia. 

Gaitasun akademikoak, emozionalak eta sozialak uztartuz, ikasle bakoitzak bere bertsiorik onena lortzea dugu helburu. Horretarako, bidelaguntza etengabea baliatzen dugu, ikasle bakoitza bidean gidatuz eta familiei laguntza, orientazioa eta elkarlana eskainiz seme-alaben hezkuntza prozesuan.

Zatoz gu ezagutzera!