Urtarrilaren 30ean, Indarkeriarik ezaren eta bakearen eskola-eguna ospatzen da. Aste honetan, urtero bezala, maila guztietan gaia landu dugu. 

Txikiak “familiaren etxea” egin dute, non etxeko balore garrantzitsuenak landu dituzten. Bakearen usoa eta elkartasuneko itsasoa. Beste batzuk berriz, esku txuriz betetako zuhaitz bat eraiki dute. Lehen Hezkuntzan, “Hitzen zuhaitza” landu dute. Zaharrenak,  eskolan bakea bermatzeko hainbat konpromiso aurkeztu dituzte.

“Ez dago bakerako biderik: bakea da bidea”

 MAHATMA GHANDI