Kalitatezko hezkuntza Ama Guadalupekoa Ikastetxean

Euskarazko hezkuntza-eskaintza osoa, konprometitua eta urte batetik 18 urte bitartekoa

Egutegiari, ordutegiei, tutoreei, jangelari, garraioari buruzko informazio guztia.

Iñigo López

Iñigo López

Aita

“Herriko irakasleak eta gertukoak dira, baina guretzat garrantzitsuena da gure semeak pozik eta gustura doazela eskolara.”

1 – 18 urte

DBH eta Batxilergoa

B eta D
ereduak

HURBILA

Ama Guadalupekoa Ikastetxean hezkuntza pertsonen bizitzako funtsezko etapa bat dela ulertzen dugu, non beren etorkizuna eraikitzen joango diren. Horretarako, 1 eta 18 urte bitarteko hezkuntza-proiektu integrala eskaintzen dugu, ikasleak beti lagunduko ditugu eta pertsona gisa haziko da, ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak ingurune hurbilean bereganatuz. Hala, jarraipen pertsonalizatua eskaintzen diegu bai ikasleei baita familiei ere.

Ildo horretan, adiskidetasuna, elkartasuna, osotasuna, erantzukizuna, askatasuna, konpromisoa eta errespetua bezalako balioen aldeko apustua egiten dugu, betiere aniztasuna aintzat hartuta eta hezkuntza emozionala funtsezko tresnatzat hartuta.
Gure proiektuan, hizkuntzen erabilera eta metodologia aktiboak (kooperatiboa, proiektuak, teknologia berriak) sustatzen ditugu, ikasleek lanerako estrategia eta jakintza oinarri ona izan dezaten, prestakuntza akademikoan lagun diezaieten

Ama Guadalupekoa Ikastetxea, ELIKEL fundazioaren partaide dena, gizarte-ekimeneko eta Hondarribian errotutako zentro kristaua eta itunpekoa da. Gure helburua eskualdeko familien seme-alabei hezkuntza integrala ematea da, Ebanjeliotik abiatuta. Horretarako, balioabide material egokiak erabiliz, “Edukitze”baloreen aurrean “Izatearen” baloreak sustatuko dira, ikaslea bere ikaskuntza-prozesuan protagonista den metodologia indibidualizatu eta aktiboa erabiltzen duen profesional talde bati esker.

Hezkuntza eskaintza

1 eta 18 urte bitarteko hezkuntza-proiektu integrala eskaintzen dugu, non ikasleak beti lagundutak egongo dira eta pertsona gisa hazten joango den, ingurune hurbilean ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratuz.

Haur hezkuntza

1 – 6 urte

Lehen hezkuntza

6 – 12 urte

DBH

12 – 16 urte

Batxilergoa

18 urte arte

Helburuak:

  1. Urte 1tik 18 urte bitarteko laguntza eta jarraipena.
  2. Errespetuan, elkartasunean, berdinatasunean eta erantzukizunean oinarritutako hezkuntza, konfiantza-giroan bizikidetza bultzatzeko.
  3. Norberaren emozioak ezagutzea eta arautzea, bizikidetza positiboa eta gatazkak behar bezala konpontzea lortuz.
  4. Euskararen erabilera sustatzea, eguneroko lanean gaztelania, ingelesa eta frantsesa bezalako beste hizkuntzak txertatuz.
  5. Metodologien aniztasuna: proiektuak, lankidetza lana, Montessori, 1 × 1 proiektua.
  6. Ikasleei, goi-mailako ikasketei begira, beharrezko gaitasunak ematea.

Irakasle taldea

“Ama Guadalupekoa Ikastetxeko irakasleok gure ikasleei Lehen Hezkuntzako etapan laguntzen diegu . Modu koordinatuan lan egiten dugu Haur Hezkuntzaren eta Bigarren Hezkuntzaren arteko zubi-etapa honetan.”

Instalazioak

Instalazioak

Haur eta Lehen Hezkuntza

  • 21 gela, 499 ikaslerentzat
  • Gimnasioa
  • Psikomotrizitateko gela
  • Liburutegia
  • Musikagela
  • Erabilera anitzeko gela
  • Wifia, proiektorea eta ordenagailuak gela guztietan gelak

Educación Secundaria y Bachillerato

  • 27 clases con capacidad para 550 alumnos
  • 1 gimnasio
  • 1 biblioteca
  • Aulas dotadas de conectividad a internet y multimedia

Eskolako zerbitzuak

Familien beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Orientazio zerbitzua

Orientazio Departamentuaren jarduera hiru multzotan banatuta dago, baina elkarri estuki lotuta: gurasoak, irakasleak eta ikasleak. Esku-hartze ororen helburua ikasleen garapen integral onena lortzen laguntzea bada ere, ekintza ez da beti zuzenean egiten, baizik eta prozesu horretan konprometitutako helduen bidez.

Jangela

Ikastetxeak sukaldea du eta bertan bazkaria prestatzen da. Urte 1 eta 18 urte bitarteko jangela zerbitzua.

 

GurasoLAB

Familientzako eta irakasleentzako topagunea da. Bertan, gure seme-alaben garapen pertsonalarekin eta hezkuntzarekin lotutako gaiak partekatu ahal izango ditugu adituekin.

Proiektu hau Ama Gurasoekin (APYMA Ama Guadalupekoa) jaio eta hazi da.

Intercambios europeos

Cambridge school

Kristau Eskola (ES299) University of Cambridge ESOL Examinations erakundeko aztertzaile ofiziala da. Kristau Eskolaren eta Cambridge ESOLen arteko akordioak aukera ematen die gure eskolako ikasleei eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideei britainiar unibertsitate honetako titulu ezagunak lortzeko.

Ekaineko deialdian matrikula eta azterketa ikastetxean bertan egiteko aukera eskaintzen dugu, azterketa egiteko beste udalerri batera joan beharrik izan gabe.

Patio urdineko zerbitzua

3 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleei eskaintzen zaie. Goizeko 8:00etatik etapa bakoitzari dagokion eskola-sarrerako ordutegira arte.

Zerbitzu hau egun zehatz baterako erabil daiteke, Idazkaritzan jakinarazita, aurreko eguneko 16: 30ak baino lehen.

Lehen Hezkuntzan anai-arrebak dituzten Haur Hezkuntzako ikasleek 8:45etik 9:00etara izango dute zerbitzu hori jasotzeko aukera.

 

Eskolaz kanpoko jarduerak

Arratsaldetan euskara, frantsesa,  ingelesa eta katekesia ematen da bigarren hezkuntzako eraikinean.

Proiektukako lana

Ikasleek beren ezagutzak modu autonomoan praktikan jartzea eta beren ikaskuntzan inplikatzea ahalbidetzen du, modu aktiboan eraikiz.

Montessori metodologia

Montessori metodoaren ezaugarria giro prestatua ematea da: ordenatua, estetikoa, sinplea, erreala, non elementu bakoitzak bere izateko arrazoia duen haurren garapenean.

Adimen emozionala

Gu Geu gure proiektua da hezkuntza-komunitatean adimen emozionala garatzeko, batez ere ikasleengan eta irakasleengan.

Eskola ezagutu nahi duzu?
Zuen zain gaude.
Matrikulazioa. Prozesua, datak, dokumentuak... kontatuko dizkizugu....