Korrika Txiki eta Korrika Gazte
Ekitaldian izan dira ere herriko ikastetxeetako ordezkariak. Martxoaren 14an burutuko den Korrika Gazte eta hilaren 22ko ‘Korrika Txikia’ ekimenen zehaztasunak eman dituzte. Martxoaren 14an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin ‘Korrika Gazte’ burutuko da. Korrika ofiziala hasi baina lehenago izango da eta ikastetxe guztiek hartuko dute parte.
Martxoaren 22an gaztetxoenen ordua izango da. Hitzordua Arma Plazan izango dute, eta Kale Nagusian behera, Sabino Arana kaletik Santa Maria Madalenaraino joango dira. Amaieran, erromeria antolatu da bertan.
Amaitzeko, Garoa Lekuona zinegotziak gonbitea luzatu die “Korrika Gazte ekimenera Korrikan parte hartuko duten eragileei bertaratzeko. Jakitun gara zein den euskarak herrian duen egoera, eta horri buelta ematen hasteko ezinbestekoa da euskal komunitatearen saretzea, eta Korrikak aukera paregabea eskaintzen digu. Era berean, herritarrak gonbidatu nahi ditut parte hartzera, ziur pena mereziko duela”