Batxilergoko etapa honetan, ikasleak autonomoak izan daitezen eta helduarora transizioan trebetasunak optimizatu ditzaten, ikasketa prozesuaren protagonista izan daitezen bultzatzen da, pentsamendu kritikoa eta ekintzailea garatuz.
Ikasleek emozioak identifikatu, adierazi eta kudeatzen ikasten dute ingurune seguru eta atsegin batean. Helburua norberaren eta besteen emozioak ulertzeko gaitasuna garatzea da, harreman osasuntsuak eraikiz.
02. Murgilketa linguistikoa
Esperientziaren bidezko ikaskuntza. Ikasleek AMA in London bezalako programetan edo ELKARTRUKEAN parte hartzeko aukera dute. Horrela, ingelesa praktikan jar dezakete aurkezpenen bidez, benetako elkarrizketetan eta ikasketa pertsonala zein akademikoa aberasten duten bizipenen bidez.
03. Irteera profila
Gure ikastetxean, ikasleak lan mundura eta USAP bezalako azterketa garrantzitsuei aurre egiteko prestatzen ditugu. Haien interes eta gaitasunei gehien egokitzen zaien bidea aukeratzen laguntzen diegu, etorkizun oparoagoa eta aukeraz betea eskaintzea helburu.
04. Pentsamendu kritikoa
Bizikidetza osasuntsua eta errespetuzkoa sustatzen dugu, ikasleen arteko elkarrizketa, enpatia eta laguntasuna bultzatuz. Helburua da ingurune seguru eta atsegin bat sortzea, non denok elkar zaintzen eta errespetatzen dugun.
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide05
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide08
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide06
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide07
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide09
AmaGuadalupekoa-Batxilergoa-Slide10
Etorri eskola ezagutzera!
Zatoz Ama Guadalupekoa ezagutzera eta ezagutu hurbileko hezkuntza-proiektu bat, balioen eta ikaskuntza errealaren ingurukoa. Zure zain gaude elkarrekin ikasten eta hazten ikus dezazun.